
2009-06-26 | 16:28:00
Herriguneko gas instalazioaren beharrak aurten amaituko dituzte
«Aulesti moduko herri txikiek herri handiagoek dauzkaten zerbitzuak edukitzea» nahi du Udalak
2007an hasitako gas instalaziorako beharrak urte amaierarako amaituta egongo direla aurreratu du Udalak. Horrela, herrigunean bizi diren 388 lagunek gasa kontratatzeko aukera edukiko dute.
2009-06-25 | 16:50:47
Ertzaintzak hiru bider kendu ditu aste honetan presoen argazkiak Aulestin
Astelehenean eta San Joan egunean jardun dute, herriko jaiak ospatu diren egunetan.
2009-06-17 | 16:01:22
Aisureta gunea prestatu du Lea Ibilbidearen ondoan Mikel Lertxundi eskultoreak
"Artearen natura eta naturaren artea" batu ditu, "egon eta pentsatzeko lekua" sortuz.
Zapatuan irekiko da jai giroan Aisureta. Jada gune irekia da, hala ere. Aulestitik Munitibarreranzko norabidean, Lea Ibilbidearen ondoan aurkitu du ibiltariak, Zetokiz auzoaren gainean. Garai batean Zetokizko burdinolako jarduerei lotuta egon zitekeela uste da harrizko hormaz inguratutako esparru hau, biltegi modura edo. Orain, naturako oinarrizko elementuak oinarri modura hartuta, arte eremua sortu du Mikel Lertxundi eskultore berriatuarrak.
2009-06-16 | 14:46:40
Krisi garaian "udal zerbitzuak indartu" ditu Udalak
2009ko aurrekontuak onartu berri dituzte; ongizate arloan ez dutela murrizketarik onartuko adierazi dute
Krisia sufritzen duten herritar guztiengana ailegatu behar dela ulertuta, zailtasun ekonomikoen garaian udal zerbitzuak indartuta atera behar direla uste du Aulestiko Udalak, horregatik, onartu berri dituzten aurrekontuetan ez dute murrizketarik egin. Are gehiago, iazko likidazioagaz alderatuta, %59ko igoera eduki dute.
2009-06-03 | 16:19:11
ELKARRIZKETA AGURTZANE ORMATZA IMATZ, SEXOLOGOA
Barikuan hitzaldia eskainiko du 19:30ean, Aulestiko Udaleko musika gelan
1992tik hona dihardu Agurtzane Ormatza Imatzek (Bakio, 1967),sexologia arloan beharrean. Sena izeneko terapia bulegoan egiten du lanaren zati bat, baina ikastetxeetan zein herrietan ere zabaltzen du bere jarduna, «goxotasunean, elkarregaz zer edo zer ikasi eta ondo pasatzeko asmoagaz». Barikuan Aulestira etorriko da, Zemendia emakume elkarteak gonbidatuta.
Zure sinadura ezaguna dugu, Berria egunkarian. Arlo askotan daroazu aurrera zure lana,ezta?
Batetik, bulegoa daukagu: Sena. Han sexuen terapia, bikoteena eta taldeena ere batzuetan egiten dugu. Bestetik, hezkuntza arloan, gazte, guraso eta irakasleekin lantzen ditut tailerrak, baita arloko profesionalekin ere, master erako ikasketak emanda. Eta horrez gain, talde bereziekin ere tailerrak lantzen ditut; esate baterako, urritasun fisikoa edo psikikoa duten pertsonekin, emakume mastektomizatuekin edo eta GIB birusagaz kutsatutako bikoteekin.
Badago zer egin, orduan, sexualitatea lantze aldera.
Bai horixe! Ez naiz aspertzen, ezta behar ere!
‘Gaztea naiz, harro nago baina... sex?’ Izenburu benetan berezia ipini diozu Aulestin emango duzun hitzaldiari.
Amu modura! Ezer berezirik ez dioen izenburudun hitzaldira ez da inor etorriko bestela. Jorratuko dugun gaiagaz bat dator izenburua; hori bai, gazte modura hartuta ez soilik 13-14 urtekoak, baita hogeitazak dituztenak ere. Eremu erotikoan zer gertatzen den ikusiko dugu, ia zelan sentitzen garen halako edo holako egoeretan, zeintzuk diren kezka nagusiak... Hori guztia modu partekatuan, praktikoan eta ahalik eta dibertigarrienean egiten saiatuko naiz.
ELKARRIZKETA OSOA, BIHARKO HITZAREN PAPEREZKO EDIZIOAN
2009-06-02 | 15:45:22
Bake epaitegiko bi kargu eta peoiaren lanpostua betetzeko deia egin du Udalak
Peoiaren lanpostuak hilabete eta erdiko iraupena edukiko du eta izena emateko epea hilaren 10ean amaituko da.
Aulestiko Udalak peoi baten lanpostua eta bake epaitegiko epailearen eta ordezkoaren karguak atera ditu leihaketara. Peoiaren postua betetzeko interesatuek hilaren 10a baino lehen izena eman beharko dute. Bake epaitegiko bi postuak betetzeko ostera, izena emateko azken eguna ekainaren 9a izango da.
2009-05-10 | 20:14:58
Olaizolak behar asko egin behar izan du Urberuagari 22-16 irabazteko
Oso partidu polita jokatu du aulestiarrak, eta herritik joandako zalego ugariak girotu du Astelena
22-16. Aurreikuspen gehienak gainditu egin ditu Xabier Urberuagak Olaizola II.ari izerdi ederrak bota eraginda.Urberuagak berak hartu du aurrea markagailuan, lehenengo tanto biak eginda. 4-3 ere aurretik jarraitu du. Zazpian gelditu da, ostera, Olaizolak 21era arteko bidea egiten zuen bitartean. Ondoren, piloteo ederra eginez eta dejada batzuk ere sakatuta, eta tartean goizuetarraren hutsegite batzuk ere egon direnez, Xabier Urberuaga 16raino joan da.
Astelena gaur Aulestitik eta eskualdetik joandako pilotazaleek girotu dute, dudarik barik. Beroketetan zeudenerako hasi dira giroa ipintzen eta Urberuagari animoak ematen. Partidua hain ondo itxuratzen zegoela ikusita, berriz, irabazi balu besteko jaia egon da harmailetan.
Hiru atsedenaldi jarraian eskatu behar izan ditu Olaizola II.ak. Lana gogotik egin behar izan du. Urberuagak ez dio debalde utzi Eskuz Banakako finalaurretarako pasea.
Partiduaren amaieran aulestiarra oso hunkituta egon da, eta esker oneko berbak eduki ditu bera animatzera joandako guztientzako.
2009-05-09 | 18:37:02
"Kontzentratuta eta lasai" Olaizola II.aren kontra jokatzeko
Domekan jokatuko da Eibarko Astelenan Xabier Urberuaga aulestiarraren eta Olaizola IIaren arteko lehia.
Kontzentratuta eta lasai». Horrela dago gaur Xabier Urberuaga. Domeka arratsaldean, Eibarko Astelenan, Aimar Olaizolagaz aurrez aurre izango da, Eskuz Banakako final zortzirenetako azken partiduan. Horko irabazlea zuzenean joango da finalaurrekoetara, Barriolaren lesioa tarteko. Horrelako aurkariagaz jokatzea bera hartu du saritzat aulestiarrak. Umiltasuna berea du eta. Hala ere, argi dauka «dena ematera» aterako dela kantxara.
«Bere beharrak eginda dauzka eta nik esaten diot hemendik aurrera disfrutatzeko», dio Juan Antsotegi pilotari ohi eta Urberuagaren botilero denak. Herriko gimnasioan elkartu dira gaur, beste askotan legez. Urbe luzaketetan, entzuten, Antsotegi berbetan. «Gaurko partiduan %100 emoteko mesedez esan diot; kanpoko presio eta kontu guztiak albo batera itzi eta gai izan behar dela dena emateko».
Presio aldetik dena dago aulestiarraren alde. Baina, «Aimarren kontra jokatzea oso konplikatua da» botileroaren esanetan.
Helburuan bat datoz pilotaria eta prestatzailea: «partidua luzea izan dadila, jokoa egon dadila; emaitza dena delakoa izanda ere, jendeak ikus dezala dena eman dela». 22ra arte jokatzen baitira partiduak.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
2009-06-19
ZINEMA
Coco, de la rebeldia a la leyenda de chanel.
LEKEITIO, Ikusgarri zineman - 2009-07-01
Esaldia
Markel Robles (Eibarko jokalaria): «Zuloan zenbat eta denbora gehiago egon, gero eta gaitzagoa da handik irtetea, baina kontziente gara non gauden; taldea bizirik dago»
Morroko pintadak kentzen ari dira
Morro handiko musturrean zegoen 'Presoak etxera' pintada kentzen hasi ziren ekainaran bigarren astean, eta orain, 'Egunkaria aurrera' eta 'Egin askatu' ipintzen dutenak kentzen dabiltza. Egunkariak itxi zituztenean margotu zituzten. 'Berria' egunkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko Kafe Antzokian egin zen ekitaldian, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariak eskerrak eman zizkien herritarrei, bere garaian 'Euskaldunon Egunkaria'-ren aldeko margoketa hori egitearren.
Lea-artibai
"A-8ra arinago heltzeko" bideak
Bizkaiko Diputazioak 2013rako Markina-Xemeindik Ondarroara doan bidea konponduko du, besteak beste. Gainera, Lekeitiotik A-8 autobidera ailegatzeko hamasei minutu gutxiago beharko direla iragarri dute. Zer iritzi duzu horren guztiaren gainean?
Jasotako azken mezua:
2009-06-24
Sasoi ixangor hau eztabaidiau txapateko ez? Urtebete da hasi zala ixe. Sin más, komentaxo bat etxear...(+)
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.