Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Aulesti
2008ko uztailak 5, Zapatua

Azken ordukoak

Mireia Korta aulestiarrak irabazi du V.III. Paella Lehiaketa

2008-06-21 | 18:56:38

Mireia Korta aulestiarrak irabazi du V.III. Paella Lehiaketa

Unai Iturriaga eta Xabi Paia bertsolariak epaimahaiaren lekua hartu dute paella lehiaketan

Eskolako jaialdia, sardina jana, txupina, kontzertuak kalejira, lehiaketa bat eta bazkari herrikoia. Sei osagarri horiekin, aulestiarrak punta-puntako giroagaz hasi dira San Joan jaiak ospatzen. Herenegun gauean txupinaren eztandagaz hasi ziren jaiak eta atzo, paella lehiaketagaz jarraitu zuten herritarrek; bi ekintzen arteko orduetan ostera, musikak eta dantzak lekua egin zuten herriko tabernetan.

Ez du erantzunik

2008-06-18 | 15:59:48

"Mendi guztien artean Santa Eufemi da onena"

Gauerdian hasita, mendirik mendi ibili dira bi aulestiarrak 'Hiru handiak' txapelketan

Zelan animatu zineten txapelketa honetan parte hartzera?
Juan Luis Solozabal: Nire emaztea Igorren izena ematera joan zen Lekeitiora eta hurrengo egunean, ni ere animatu eta izena ematera joan nintzen; ordurako ostera, ez zegoen lekurik, dena beteta zegoen. Baina tailerreko bat izena emanda zegoen eta ezin zuen joan. Beraz, bere izenean parte hartuko nuela esan nion eta horrela izan da.
Igor Urionabarrenetxea: Orain dela bi urte joan nintzen lehenengoz eta berriro parte hartzeko asmorik ez banuen ere, aurten gogoa sartu zitzaidan eta animatu egin nintzen. Behar bezala preparatu eta ibilaldi gogor hau egiten ausartu nintzen beste behin ere.

Ez du erantzunik

Motorrak asteburuko protagonista bilakatu dira

2008-06-16 | 17:12:01

Motorrak asteburuko protagonista bilakatu dira

Aitor Alzaa aulestiarrak junior mailako trofeoan hirugarren postua lortu du

Urriola auzoko landak burrunbadaz betetako asteburua izan dute oraingoan. Ohiko lasaitasunetik ihes eginda, zapatuan landa eremu hauek txapelketa baten lekuko izan ziren: Aulestiko II. Cross-Country Txapelketa. Motor hotsak mendi puntatik entzuten baziren ere, bertaratutakoen animo ohiuak askoz haratago ailegatzen ziren.
Antolatzaileek esan bezala, 16:00ak puntu-puntuan zirenean hasi ziren II. Cross-Country Txapelketako parte-hartzaileak beren ibilgailuen motorrak martxan jarri eta mendian barneratzen. Txapelketa ikustera hurbildu zirenak belarretan jarri ziren, belardietako tontor txikiei armaila itxura emanaz.
Belardi zabalean prestatutako zirkuitua egin eta gero, mendian gorantz abiatu ziren parte-hartzaileak. Gorabehera askoren ostean, eta behin edo birritan lurrera jauzi eta gero, zirkuitua menperatu zuten motorzaleak.
Nagusien mailan, Juan Luis Gonzalez izan zen garaile eta juniorretan Jon Agirrebeitia berriztarra. Bertokoen artean, Aitor Alzaa aulestiarrak junior mailako trofeoan hirugarren postua lortu zuen eta guztira, zirkuituari hamar bira eman zizkion, 1:46:28ko denbora eginaz.

Ez du erantzunik

2008-05-30 | 14:50:37

Mendi martxako logoak ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira

Irabazleak 300 euro jasotzeaz gain, bere logoa mendi martxako kamisetetan eta karteletan ikusi ahalko du.

Udazkenean Aulestin egingo den mendi martxarako Mendi martxa batzordeak logo lehiaketa bat jarri du abian. Aurten, gainera, lehiaketa irabazten duen logoa mendi martxako kamisetetan ipiniko da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek beren lanak ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dituzte.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere Aulestiko Mendi martxa batzordeak mendi martxako logo lehiaketa jarri du martxan. Gauzak horrela, edonork izango du lehiaketa honetan parte hartzeko aukera baina lanak, ekainaren 2tik 18ra aurkeztu beharko dira, Aulestiko udaletxean bertan.

Ez du erantzunik

2008-05-29 | 13:23:37

Zemendia elkarteak emakume sahararren erakusketa antolatu du

Erakusketagaz batera, zapatuan hitzaldia egongo da erakusketa aretoan

Saharako emakumeen gaia helduta, Aulestiko Zemendia emakume elkarteak erakusketa bat antolatu du udal erakusketa aretoan. Zapatuan, erakusketagaz batera hitzaldia egongo da. Zapatuan erakusketa zabalik egongo da 17:00etatik 21:00etara. Domekan aldiz, goizez 11:30etatik 13:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 19:00etara egongo da ikusgai.

Ez du erantzunik

2008-05-14 | 15:20:35

Urte osoan kultur eskaintza zabala edukitzeko asmoa erakutsi du Udalak

Aurten berrikuntza berri bat bultzatu du Udalak: herriko ondarea babestuko duen taldea sortu du.

Aulestiko Udalak berak antolatzen dituen kultur ekintzetaz gain, herriko taldeei ere lagundu beharra dagoela azpimarratu du, «talde hauek, herriko kultur eskaintza zabaltzen laguntzen dutelako». Bide horretatik, urtean zehar herriko kultura bultzatzearen alde onartu diren egitasmoak aurkeztu ditu Udalak. Besteak beste, orain, herriko ondarea babestukko duen taldea sortu da.

Ez du erantzunik

2008-05-09 | 12:58:17

Badator XX. Ipuin Topaketa

Gaia librea izango da eta txikienek marrazkiak aurkeztu ahalko dituzte

XX. Ipuin Topaketa egingo da aurten Aulestin. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan daudenetatik hasi eta 18 urte arteko aulestiar guztiak parte hartu ahalko dute lehiaketa honetan; sariak san juanetan eman go dira.

Ez du erantzunik

Heliportua eta aparkaleku “handi” bat egingo dira Udalak erositako lurretan

2008-05-07 | 10:44:49

Heliportua eta aparkaleku “handi” bat egingo dira Udalak erositako lurretan

Udara begira, igerilekua egiteko proiektuak lekua izan du aurrekontuetan

Udalak aurrekontuetan islatutakoaren arabera, aurten 5.000 metro karratuko aparkaleku berria egingo da Basabe Soloetan zelaian; heliportuak 10.000 metro karratuko azalera izango du. Guztira, Udalak 210.000 euro erabili ditu proiektu biak aurrera ateratzeko beharrezko lursailak eskuratu ahal izateko.

Ez du erantzunik

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.