Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Aulesti
2008ko abuztuak 28, Eguena

2008-06-16 | 17:12:01

Kirola

Motorrak asteburuko protagonista bilakatu dira

Aitor Alzaa aulestiarrak junior mailako trofeoan hirugarren postua lortu du

Urriola auzoko landak burrunbadaz betetako asteburua izan dute oraingoan. Ohiko lasaitasunetik ihes eginda, zapatuan landa eremu hauek txapelketa baten lekuko izan ziren: Aulestiko II. Cross-Country Txapelketa. Motor hotsak mendi puntatik entzuten baziren ere, bertaratutakoen animo ohiuak askoz haratago ailegatzen ziren.
Antolatzaileek esan bezala, 16:00ak puntu-puntuan zirenean hasi ziren II. Cross-Country Txapelketako parte-hartzaileak beren ibilgailuen motorrak martxan jarri eta mendian barneratzen. Txapelketa ikustera hurbildu zirenak belarretan jarri ziren, belardietako tontor txikiei armaila itxura emanaz.
Belardi zabalean prestatutako zirkuitua egin eta gero, mendian gorantz abiatu ziren parte-hartzaileak. Gorabehera askoren ostean, eta behin edo birritan lurrera jauzi eta gero, zirkuitua menperatu zuten motorzaleak.
Nagusien mailan, Juan Luis Gonzalez izan zen garaile eta juniorretan Jon Agirrebeitia berriztarra. Bertokoen artean, Aitor Alzaa aulestiarrak junior mailako trofeoan hirugarren postua lortu zuen eta guztira, zirkuituari hamar bira eman zizkion, 1:46:28ko denbora eginaz.

 

 

Jasotako erantzunak:

Motorrak asteburuko protagonista bilakatu dira

Motorrak lokatzez bete ziren ibilbide osoan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.