Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Aulesti
2008ko abuztuak 28, Eguena

2008-06-21 | 18:56:38

San Joanak

Mireia Korta aulestiarrak irabazi du V.III. Paella Lehiaketa

Unai Iturriaga eta Xabi Paia bertsolariak epaimahaiaren lekua hartu dute paella lehiaketan

Eskolako jaialdia, sardina jana, txupina, kontzertuak kalejira, lehiaketa bat eta bazkari herrikoia. Sei osagarri horiekin, aulestiarrak punta-puntako giroagaz hasi dira San Joan jaiak ospatzen. Herenegun gauean txupinaren eztandagaz hasi ziren jaiak eta atzo, paella lehiaketagaz jarraitu zuten herritarrek; bi ekintzen arteko orduetan ostera, musikak eta dantzak lekua egin zuten herriko tabernetan.

Xabi Urberuaga, Asier Zenarruzabeita eta Iñaki Goitia pelotariak izan ziren herenegun gauean Aulestiko San Joan jaiei hasiera eman ziotenak. Udaletxeko balkoitik kirolari bakoitzak botatako suziriaren oihartzuna Santa Eufemira heldu bezain pronto hasi zen jaia herrian. Aurretik ere, herritarrak giroan sartuta zeuden; eskolako jaia egun osora luzatu zen eta iluntzean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta, sardina jana egin zen.
Atzo eguerdian, 13:30ak aldera, euskal preso eta politikoen eskubideen aldeko kalejiara egin zuten herritarrek. Jorge Etxebarrieta Txortxen askatasuna aldarrikatzeko, trikiti eta pandero soinuen atzetik ibili ziren herritarrak tabernaz taberna.

 

 

Jasotako erantzunak:

Mireia Korta aulestiarrak irabazi du V.III. Paella Lehiaketa

Xabi Paia bertsolaria paellak dastatzen.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.