Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Aulesti
2008ko abuztuak 28, Eguena

2008-02-26 | 11:26:27

Udala

Presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatzen duen ikurra mantentzen ahaleginduko da Udala

Paulino Luesmak Udalaren kontrako neurriak hartzeko eskatu dio fiskaltzari, imprimakietan ikur hori agertzen delako

Paulino Luesma Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak Aulestiko Udalaren kontrako neurriak hartzeko eskatu dio fiskaltzari, imprimaki ofizialetan «Euskal presoak Euskal Herrira» ikurra dagoelako. Jon Bollar alkateak horren berri egunkari bidez izan dutela esan du, ez dutela inolako jakinarazpenik jaso.

Gainera, Udalaren asmoa ikur hori bere horretan mantentzea dela esan du: «Espainiako legeetan presoei ematen zaien eskubide bat aldarrikatzen dugu ikur horregaz, euskal presoek Euskal Herrian egoteko eskubidea daukatela, gauza justu bat». Momentuz, bide ofizialetik berriren bat jasotzeko itxarongo dutela ere esan du.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

Aulestiarra | 2008-03-01

Zein da ba Paulino izeneko gizon hori? Ez badu gustuko inprimakietan ikur hori azaltzea, ez dezala inprimaki hori irakurri eta akabo. Ni ere beste gauza batzuen kontra nago, eta ixilik geratu behar. Zu ere mesedez, berdiña egin ezazu. Eskerrik asko. Euskal preso eta errefuxiatuak, ASKATU!!!!!

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.