Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Aulesti
2008ko uztailak 5, Zapatua

2008-02-29 | 12:32:56

Kirola

Zaldi probetarako izen ematea egingo da udaletxean, domekan

Sari nagusia emateaz gain, Lea-Artibai mailako eta kintopekoen sariak ere banatuko dira parte hartzaileen artean.

2008ko zaldi mando proben txapelketa egingo da Aulestin Aste Santuan. Parte hartu nahi dutenek domekan izena eman beharko dute. Aurten, ohiko sarietaz gain, beste bi sari emango direla iragarri dute antolatzaileek. Urtero bezala, aurten ere zaldi mando proben txapelketa antolatu du Aulestiko Udalak. Probak egiteko egunak, martxoak 19, 20, 21, 22, 23 eta 24 izango dira, hots, Aste Santuan. Hala ere, parte hartu nahi dutenek izena ematera hurbildu beharko dute domekan, martxoak 2, eguerdiko 12:00etan udaletxean.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.