Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Aulesti
2008ko uztailak 5, Zapatua

2008-03-13 | 12:01:11

Kultura

Artedrama Topaketak Aste Santuaren atzetik datoz Aulestira

’Erregea eta bufoia antzezteko’, Ander Lipus eta Andoni Egaņa oholtza gainera igoko dira hilaren 29an.

Iaz egin bezala, aurten ere Artedrama Euskal Laborategia Aulestin egongo da. Antzerkiak taularatzeko aukeratu dituzten egunak martxoaren 26, 27, 29 eta 30 dira. Egun horietan, Aulestin, antzerkigintzak buztiko ditu kaleak eta plazaratuko diren obrak ikusteko aukera izateaz gain, giro paregabeaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.

Antzerkiola Imaginarioak antolatuta, Artedrama Euskal Laborategiaren hirugarren edizioa izango da aurten. Topaketa hauek antzerkigintzako ikasleak, irakasleak, zaletuak eta goi mailako profesionalak biltzen dituzte; guztiak, Aulestin. Ander Lipus bertoko aktore ospetsuagaz batera, Oraingoan, Artedrama Euskal Laborategiak egitarau betea prestatu du Aste Santu osteko egunetarako. Lau egunetan zehar, lau ikuskizun egongo dira, egun bakoitzeko bat. Guztiak ez dira leku berdinean egingo; topaketa hauetan antzerkigintzak Aulesti osoa hartzen du eta ondorioz, ikuskizunak herriko puntu ezberdinetan egingo dira.

 

 

Jasotako erantzunak:

2

egun politak | 2008-03-25

Antzerki zaleentzat ez eze, besteontzat ere egun interesgarriak izaten dira topaketetakoak. Eskaintza polita egoten da, eta giroa paregabekoa!

1

antzerki zalea | 2008-03-13

Urte at pasatu da iaz egin ziren topaketetatik ona, nik uste hiru hilabetetik behin eskualdeko herri ezberdinetan tamaina honetako ekimenak bideratu behar liratekeela. Ni Aulestin egongo naiz egun horietan, jo ta fuego antzerkiaren munduan barneratuta.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Artedrama Topaketak Aste Santuaren atzetik datoz Aulestira

Duela bi urte Aulestin egindako Artedrama Topaketak.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.