
2008-05-14 | 15:20:35
Udala
Urte osoan kultur eskaintza zabala edukitzeko asmoa erakutsi du Udalak
Aurten berrikuntza berri bat bultzatu du Udalak: herriko ondarea babestuko duen taldea sortu du.
Aulestiko Udalak berak antolatzen dituen kultur ekintzetaz gain, herriko taldeei ere lagundu beharra dagoela azpimarratu du, «talde hauek, herriko kultur eskaintza zabaltzen laguntzen dutelako». Bide horretatik, urtean zehar herriko kultura bultzatzearen alde onartu diren egitasmoak aurkeztu ditu Udalak. Besteak beste, orain, herriko ondarea babestukko duen taldea sortu da.
Iaz egin bezala, aurten ere kulturak bere lekua izango du Udalean. Horrela bada, printzipioz 86.600 euro arlo honetara bideratzea aurreikusi du Udalak. «Gure asmoa herrian kultur eskaintza zabala edukitzea da», azaldu du Gaizka Arriaga kultura zinegotziak. Aurten aldiz, Udalak beste pauso bat eman nahi izan du eta herritarren laguntzagaz, talde berri bat eratu du. «Finean, talde honek herriko ondarea babestuko du, mendiko ibilbideen zaintza bermatzeaz gain». Horrela, Aulestiko kulturaren zati diren baliabideak babestuko dira. «Iturri zaharrak eta bestelako beste baliabide batzuk zerrendatu eta babestuk ditu taldeak», argitu du Arriagak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.