
Txotxongiloen ikuskizuna egongo da bihar, Udal Areto Nagusian
Aulesti ðð 'Birusak erasoan!' antzezlana plazaratuko du Toni La Sal aktoreak Antzezkizuna Ginol Taldeagaz.
a. alkorta
Trolebu eta Kultura elkarteek antolatuta, bihar, 17:30ean, Toni La Sal aktoreak Birusak erasoan! txotxongiloen ikuskizuna antzezlana ikusteko aukera egongo da Aulestin.
Antzezlana Udal Areto Nagusian egingo dute. Batez ere, eguneroko bizitzan hain ezagunak diren birusak aurkeztuko dizkie aulestiarrei La Salek. Besteak beste, birusak nondik datozen, zer egiten duten eta zelan bizi diren azalduko du aktoreak.
Elkarreragina nagusi
Ohiko antzezlanetatik ihes egin nahian, ikuskizun horretan ikuslegoa antzezlanaren barruan sartzea lortzen du. Elkarreraginezko ikuskizun modura aurkezten dute, eta ondorioz, ordu bete inguru iraungo duen saioa ikustera joateko deia egin nahi izan dute herritarren artean.
Horrenbestez, bihar, Udal aretoko agertokian txotxongiloak, aktoreak eta bestelako ezustekoak batuko dira.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.