Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Aulesti
2008ko abenduak 3, Eguaztena

;2008-05-31;Mendi martxako logoak ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira. Aulesti Irabazleak 300 euro jasotzeaz gain, bere logoa mendi martxako kamisetetan eta karteletan ikusi ahalko du.

Mendi martxako logoak ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira

Aulesti Irabazleak 300 euro jasotzeaz gain, bere logoa mendi martxako kamisetetan eta karteletan ikusi ahalko du.

asier alkorta

Udazkenean Aulestin egingo den mendi martxarako logo lehiaketa ipini du abian mendi martxako Batzordeak. Aurten, gainera, aukeratzen duten logo onena mendi martxako kamisetetan ipiniko da.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Aulestiko mendi martxa batzordeak martxako logo lehiaketa jarri du martxan. Azaldu dutenez, edonork edukiko du lehiaketan parte hartzeko aukera, baina lanak ekainaren 2tik 18ra aurkeztu beharko dira, udaletxean.

Lehiaketako arauak denen eskura egoteko, batzordeak eskuorri bat argitaratu du. Bertan, zehatz azaltzen da zeintzuk diren lehiaketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak.

Lehenik eta behin, lehiaketan parte hartu ahal izateko, logoa koloreetan egina egon beharko da. Koloreetan ez ezik, originala eta inoiz inon argitaratu bakoa izan beharko dela argitu dute antolatzaileek.

Logoan, Ermitarik ermita eta Aulesti hitzak sartu beharko dira bakarrik; mendi martxaren urtea eta zenbatgarren aldia den ipintzea antolatzaileen esku geratuko da. Logoaren ezaugarriak zehaztu eta gero, berau aurkezteko modua argitu nahi izan du batzordeak. Horrela, parte-hartzaileek ekainaren 18a baino lehen paperean eta CD batean eroan beharko dute udaletxera lanak. «Gehienez, bi logo aurkeztu ahalko ditu parte- hartzaile bakoitzak».

Logoa aurkezteko baldintzak

Logoa gutunazal baten sartu eta lanaren izena azalean ipini ondoren, aparteko gutunazal baten, egileak izen-abizenak, helbidea eta telefonoa idatzi beharko ditu. Horretan ere lanaren izenburua ipini beharko da, azalean.

«Lanak aurkeztu eta gero, logoak ez dizkiegu egileei bueltatuko. Irabazi asmo barik argitaratu eta zabaltzeko eskubidea antolatzaileona izango da, logoak saria jaso edo ez», argitu dute maendi martxako batzordekoek.

Mendi martxa batzordea izango da lehiaketako epaimahaia, eta irabazleak 300 euroko saria jasotzeaz gain, bere logoa mendi martxa iragartzeko karteletan eta kamisetetan ikusi ahalko du; sariketa San Joan Egunean egingo dute.

Epaimahaiari ez bazaio aurkeztutako logorik gustatzen, saria eman barik geldituko dela jakitera eman dute.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.