Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Aulesti
2008ko abuztuak 28, Eguena

;2008-07-04;Erretiratuek egun osoko irteera egingo dute uztailaren 17an. Aulesti Donostia, Loiola eta Zarautz bisitatuko dituzte; hilaren 11 orduko eman beharko dute izena interesatuek.

Erretiratuek egun osoko irteera egingo dute uztailaren 17an

Aulesti Donostia, Loiola eta Zarautz bisitatuko dituzte; hilaren 11 orduko eman beharko dute izena interesatuek.

a. alkorta

Aulestiko Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatuta, hilaren 17an Donostia, Loiola eta Zarautz bisitatzeko egun osoko txangoa egiteko aukera edukiko dute herriko nagusienek.

Txangoan parte hartu nahi dutenek hilaren 11 baino lehen elkarteko kideren bati esan beharko diote. Irteeraren prezioa 25 euro da; izena ematean ordaindu beharko da.

Hilaren 17an, 09:00etan, Torre-Zelaitik abiatuko da autobusa, eta Donostiara ailegatutakoan, akuariuma bisitatuko dute. 13:30ak aldera, Loiolara joango dira bisitan. Parkean paseotxoa eman ondoren, Kiruri jatetxean bazkalduko dute, 14:30ak aldera, gutxi gorabehera.

19:00etan Zarautzera joango dira, eta Aulestira 22:00etarako ailegatuko direla esan dute antolatzaileek.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.